83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Urbanizazio proiektua UA 1.10-1.11 unitatean. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektu bat UA 1.10-1.11 jarduketa unitatean, José Luis Gayarre Imizcozek, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, eta horren ondoko jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2205473