83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, 2022ko apirilaren 13ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onetsi zuen:

2022ko apirilaren 14tik 19ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea; beraz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetza honi dagozkion eskudantzia guztiak Jose Antonio Beloqui Colomo bigarren alkateordearen esku uztea, 2022ko apirilaren 14tik 19ra, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2205536