83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Egiaztapen-kode segurua sortzea

2018ko abenduaren 10ean, Etxalarko alkate-buruak ondoko ebazpena eman zuen. Hona testu osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Etxalarko Udaleko egiaztapenerako kode segurua sortzea https://etxalar.egoitzaelektronikoa.eus, helbide elektronikoan, honako ezaugarri hauekin:

a) Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

b) Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

c) Kodea baliatuz irispidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Sarbide hori berehalakoa eta doakoa izango da pertsonentzat.

d) Toki-erakundea identifikatutzat joko da bere Interneteko atarian edo beste sarbide-puntu batean bere gisa argitaratzen den informazioari dagokionez, baldin eta informazio hori egoitza elektronikotzat jotzen bada legez.

2. Egiaztapenerako kode segurua sortzeko tresna indarrean sartuko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Etxalarren, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2205534