83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bost legelari lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, honako ebazpen hau eman zuen 2022ko apirilaren 8an:

Iruñeko Udalaren zerbitzurako 5 legelari lanpostu kategoriaz igotzeko prozesua amaituta, zeina Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren 2019ko maiatzaren 6ko erabakiak onetsitako deialdiarekin bat -2019ko 99. NAOn, maiatzaren 23koan, argitaratua- egin baita, eta bat etorrita deialdiaren Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 40 a) 3. artikuluan ezarritakoarekin,

EBATZI DUT:

1. Honako funtzionario hauek izendatzea legelari lanpostua betetzeko, lanpostuak esleituz honako xehetasun hauekin bat:

FUNTZIONARIOA

ESLEITUTAKO PLAZA

Begoña García Revuelto

100301-15

Rebeca Sánchez Ruiz

100301-18

Paula Unanua Albéniz

100301-16

Carmen Martínez Arcelus

100301-19

Paloma Sánchez Ruiz

100301-22

Lanpostuaz jabetzeko data zehaztea: 2022ko maiatzaren 2a.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2205730