83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, haur eskolako zuzendari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak, Erakundeko Lehendakariak 2022ko martxoaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, haur-eskolako zuzendari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira, espedientean jaso eta era berean onetsitako baldintzen arabera.

Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es/escuelasinfantiles webgunean eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoko iragarki-taulan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2. sol., ezk., Iruña).

Iruñean, 2022ko martxoaren 21ean.–Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2205589