83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, informatika-sistemako arduradun lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko apirilaren 11n:

Bat etorrita Informatika-sistemako arduradun lanpostua -funtzionario araubidekoa eta A mailakoa, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako- oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarriarekin, zeina 2021eko 117. NAOn, maiatzaren 20koan, argitaratu baitzen, honako hau erabakitzen da:

1. Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena onestea Leyre Garralda Iriarte andrearen alde, deitutako oposizioa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita.

2. Interesdunak 30 egun naturaleko epea du proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, aipatu deialdiaren 9.2 oinarrian adierazten diren agiriak Iruñeko Udalean aurkezteko.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2205456