83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Akats zuzenketa, etxezaintzako lanpostuak betetzeko hautaproben deialdian

Honako deialdi hau argitaratu zen 2022ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an: “Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, euskarazko B2 maila duten etxezaintzako lanpostuak aldi baterako lan-kontratuen bidez betetzeko”.

Akats bat atzemanik, hona hemen zuzenketa:

Ezabatzea “2.3. Zerbitzu anitzetako beste eginkizun batzuk”·apartatua, azken paragrafoa izan ezik:

“–Dagozkien lanpostu, titulazio eta mailarekin bat Udalak agintzen dizkien gainerakoak”.

Eta azken hori bilakatzea “2.2. Kultur Etxeko etxezaintzaren eginkizunak” puntuaren azken paragrafoa.

Uharten, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2205626