83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Óscar Góngora Yerro jauna Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena. Zerbitzu hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Óscar Góngora Yerro jauna Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2022ko martxoaren 31tik aurrerako ondorioekin. Zerbitzu hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2204704