82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

37E/2022 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Kanpo Sustapenerako laguntzen 2022ko deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria. DDBN identifikazioa: 618459.

Nafarroako Nazioarteko Planak (NNP 4) ezartzen du zein den erabili behar den estrategia Nafarroako enpresek nazioartean duten posizionamendua hobetzeko. Plana gauzatzeko, Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak emateko deialdiak egin ditu azken garaiotan, nazioartekotzeko prozesuaren fase desberdinetan enpresek dituzten beharretara bideratuta.

Horietako bat da deialdi hau, nazioarteko merkataritza sarerako prospekzio, sustapen eta garapen gastuak diruz laguntzen dituena, hain zuzen ere beharrezkoak direnak ICEX Next programari atxikitako Nafarroako ETE-en esportazio prozesua hasi eta azkartzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1 Onestea Kanpo Sustapenerako laguntzen 2022ko deialdia, ICEX, España Exportación e Inversiones EPEren ICEX Next programaren osagarria.

2 Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3 Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

810003-81400-4709-431300: Kanpo sustapenerako dirulaguntzak enpresentzat

2022

100.000,00

4 Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5 Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

Kanpo sustapenerako 2022ko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen xedea da ICEX Next programari atxikitako Nafarroako ETE-en esportazio prozesua hasi eta azkartzea, nazioarteko merkataritza sarerako prospekzio, sustapen eta garapen gastuak diruz lagunduz.

2. oinarria.–Onuradunak.

1 Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako ETEak izan daitezke onuradunak:

a) ICEX España Exportación e Inversiones-ek sustatzen duen ICEX Next programan onartuak izatea.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Eskaera aurkezten den egunean, alta emanda egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskabidearen inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hori.

2 Betebehar horiek 5. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dituzte eskatzaileek, eta diruz laguntzen diren jarduerak bukatu arte bete beharko dituzte.

3 Helbide fiskala eta enpresek zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko, dirulaguntza eskatzeak berekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko. Eskabidean eskatzaileak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1 Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

a) Nazioarteko merkatuen prospekziorako eta azterketa aurreratuetarako gastuak: azterketak, txostenak, datu baseak eta hirugarrenek egindako zerbitzuak, haien helburua bada xede-merkatua eta produktu edo zerbitzuaren bideragarritasuna ezagutzen laguntzea, bai eta negozio aukeren berri izatea ere.

b) Nazioarteko sustapen gastuak: sustapenerako materiala, zabalkundea, publizitatea, harreman publikoak eta marketin digitala, bai eta kanpoko azoka, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta sustapen ekintzetan parte hartzeko gastuak ere. Sartuta daude, orobat, patenteak, jabetza intelektuala eta nazioarteko markak erregistratu eta defendatzeko gastuak, bai eta merkatuen prospekzio eta sustapenerako bidaienak ere.

c) Merkataritza sarea kanpoan garatzeko gastuak: sartuta daude produktua edo zerbitzua merkatuan sartzekoak, produktuaren erregistroa, homologazioa eta ziurtatzea, markaren auditoretza eta zaintza, esportazio eta nazioarteko kalitate ziurtagiriak, lege, finantza eta administrazio aholkularitzakoak, merkataritzako sarea destinoan garatzeko, eta, azkenik, establezimenduko gastuak, bideragarritasun azterketei dagozkienak, zerbitzuak kontratatzekoak, horien xedea baldin bada aholkularitza teknikoa, merkatuaren prospekzioa eta sustapeneko eta merkataritza aurreko jardueretan laguntzea.

2 Gastu kategoria bakoitzean hautagarriak diren kontzeptuak eta hautagarriak ez direnak gastuak justifikatzeko eskuliburuan ageri dira, dirulaguntzen fitxan. Edozein kasutan, ez dira gastu diruz lagungarriak izanen ICEXek fakturatutako gastuak.

3 1. apartatuan ezarritakoaren arabera enpresek egiten dituzten gastu guztiek Nafarroako Nazioarteko Planaren logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, horiek egin direla frogatu edo grafikoki erakutsi beharko da. Logoa web-orri honetatik jaitsi daiteke: https://www.planinternacionaldenavarra.es/imagenes/contenidos/docs/Logos-PIN.zip

4 Gastu diruz lagungarriak izanen dira 2022ko urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitarte, egun hori barne, fakturatu eta ordaintzen direnak. Horrez gain, enpresa ICEX Next programari atxikitzeko gutuna izenpetu ondoren eta programan parte hartzeko denboran eginak beharko dute. Azoken eta bidaien kasuan, 2022ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin behar badira, aldez aurretik egindako gastuak eta ordainketak onartuko dira.

5 Aholkularitza gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela; horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman “Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa” izeneko inprimakian, laguntzen fitxan dagoen horretan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian justifikatu beharko dira.

4. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Gastu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren intentsitatea honako hau izanen da (eskatzaile bakoitzak gehienez 10.000 euroko zenbatekoa jasoko du):

a) Bidaiak: justifikatutako gastuen %40 (BEZik gabe) eta gehienez ere eranskin honetan zehaztutako bidaia-poltsaren zenbatekoaren %40.

b) Gainerako gastuak: justifikatutako zenbatekoen %30 (BEZik gabe).

5. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1 Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko abuztuaren 31n bukatuko, egun hori barne.

2 Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvencion-a-pymes-para-promocion-exterior-2022 (aurrerantzean, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

3 Laguntza eskaeran adierazi behar da eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan.

4 Dirulaguntza eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta (zein bere izenarekin), laguntzen fitxan eskura dauden ereduei egokituta:

a) Eskabide orria, barne direla enpresaren datuak, 2. oinarrian eskatzen diren betekizunei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta dirulaguntza eskaeraren xede diren gastuen aurrekontua.

b) ICEX Next programari atxikitzeko gutunaren kopia.

c) Eskaera 2., 3. eta 4. irizpideen arabera (6. oinarria) baloratzeko bidea ematen duen dokumentazioa (3. irizpidea: “Kalitatezko enplegua sortzeko eragina”; 4. irizpidea: “Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa”, eta 5. irizpidea: “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin enpresak duen konpromisoa”).

d) Behar diren ziurtagiriak, frogatzen dutenak eskatzaileak egoitza fiskala Nafarroan duela eta egunean dituela Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, soilik baldin eta baimenik ematen ez badu Departamentuak datu horiek egiazta ditzan.

5 Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

6. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

1 Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

2 Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

3 Hauek dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

–1. irizpidea: ICEX Next programan sartzeko ICEXek emandako puntuazioa, 80 puntu arte.

–2. irizpidea: Nafarroan kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, gehienez 10 puntu:

enpresa eskatzaileak Nafarroan sortutako enplegu finkoa baloratuko da. Datu hori frogatzeko, enpresak aurkeztu beharko ditu Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagozkion lan bizitzaren txostenak, 2020ko abenduaren 31koak eta 2021eko abenduaren 31koak.

ENPLEGU FINKOA 2020-2021 ABENDUAREN 31n

PUNTUAK

Enplegu finkoaren igoera 2021eko abenduaren 31n, 2020ko abenduaren 31koarekin alderatuta

1 puntu igotzen den ehuneko puntu bakoitzeko (gehienez ere 10 puntu)

–3. irizpidea: Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP 4) talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu:

  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen azken hiru deialdietako onuradunak hartu izana Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.
  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen azken hiru deialdietako onuradunak kontratatu izana.

Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskaerarekin batera kontratuak aurkeztu beharko dira.

PRAKTIKETAKO EDO KONTRATATUTAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2,5 puntu

Bi pertsona edo gehiago

5 puntu

–4. irizpidea: Enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, 5 puntu.

Konpromiso hori baloratzeko, enpresak jarduera hauetako bat egin izana justifikatu beharko du:

  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako plana, halakorik legez eduki behar ez badu.
  • Eskuduna den entitate batek berdintasunaren edo kontziliazioaren arloan emandako aitortzak edo bereizgarriak (esate baterako, Berdintasun Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren “Reconcilia zigilua”, eta abar).
  • InnovaRSE edo TAMIRSE zigilua metodologiaren edozein fasetan, azken bost urteotan.
  • Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak onartzea, berdintasun plan bat izatera behartuta ez dagoenean. –Neurri horiek negoziatuko dira langileen legezko ordezkaritzarekin, edo, halakorik ez badago, Langileen Estatutuaren 41.4 artikuluaren arabera gehienez ere hiru kiderekin izendatutako batzorde batekin. Zilegitasuna duten subjektuek sinatutako akta edo agiri baten bidez justifikatuko da.

Deialdia kudeatzen duen organoak aholku eskatzen ahal dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, laguntza eskatzen duen enpresak aurkeztutako agiriak baloratzen lagundu dezan.

4 Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, 1. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da, eta berdinketak iraunez gero, 4. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera.

7. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1 Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak aurreko oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

2 Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

3 Ebazpena gehienez 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira.

8. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

1 Gastu diruz lagungarriak egin direla justifikatzeko epea 2022ko urriaren 31n bukatuko da, egun hori barne.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2 Frogagiri hauek telematikoki aurkeztuko dira laguntzen fitxaren bidez eta horretan dagoen justifikazioari buruzko esku-liburuan ezarritakoari jarraikiz:

a) 1. agiria. Gauzatu izana justifikatzeko inprimakia.

b) 2. agiria. Diruz lagundutako jardueren memoria.

c) 3. agiria. Fakturen eta ordainagirien fotokopia.

d) 4. agiria. Proiektuaren finantzabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntzen fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

e) 5. agiria. Dirulaguntzaren publizitatearen justifikazioa (froga grafikoa, erakusten duena enpresaren webgunean sartu dela Nafarroako Nazioarteko Planaren logotipoa).

f) 6. agiria. Bidaien ziurtapenak.

g) 7. agiria. Hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko inprimakia

h) 8. agiria. Business Plan, ICEXek egina.

i) Ebaluazio inkesta (on-line).

3 Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak gastu diruz lagungarrien frogagiriak eskatzen ahalko dizkio ICEXi, justifikazioetan jasotako datuak egiaztatzearren.

9. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1 Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

2 Ordainketaren ebazpena bi hilabeteko epean emanen da gehienez, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1 Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

Foru dekretu horren 4.1 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako jarduera egin dela justifikatzea, 8. oinarrian ezarritako moduan.

c) Enpresaren web-orrian eta 3. oinarrian aipatzen diren gastu diruz lagundutakoen euskarrietan aipatzea dirulaguntza hau jaso izana; horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) logotipoa txertatuko da, esteka honetatik jaitsi daitekeena:

https://www.planinternacionaldenavarra.es/imagenes/contenidos/docs/Logos-PIN.zip

d) Ebaluazio inkesta (online) betetzea, laguntzen fitxan eskura dagoena.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2 Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza %5 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 8. oinarrian ezarritako epean egiten bada.

11. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1 Laguntzen eskaera-orria eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzei dagokien fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

2 Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak enpresa eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoaren helbide berari loturik.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Edozein kasutan, gastu bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

13. oinarria.–“De minimis” laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2013ko L 352 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio-aldia 2023ko abenduaren 31 arte luzatu da, Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zergaldiko edozein alditan emandako de minimis laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egotzi zaizkion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete oinarri arautzaile hauen aurka, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Bidaia-poltsak (euroak)

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ERDIALDEA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

ALEMANIA

740

ANDORRA

540

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

NORVEGIA

1.100

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

SUITZA

920

Iragarkiaren kodea: F2204912