82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Elkarte, Ballariain, Berriosuso eta Berriobeitiko saneamendurako desjabetzearen behin betiko onarpena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2022ko apirilaren 11n egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:

“2021eko abuztuaren 31n, Iruñerriko Zerbitzuak, S. A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 2.407.820,24 euro da (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko abenduaren 23an egin zuen saioan, Batzar Nagusiak eskuordetuta, “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” obraren proiektua onartzeko akordioa hartu zuen, desjabetzeko espedientea hasi zuen eta hasiera batean onartu zuen proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak, S. A. da. Horrez gain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zituen, onarpenari lotuta baitaude.

Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 8. zenbakikoan, 2022ko urtarrilaren 13an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2022ko urtarrilaren 15ean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Berriobeitiko udaletxeko iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei.

Hasierako onespenaren egunetik oraindaino akordioak lortu dira ukitutako gehienekin, eta, horrenbestez, egokia da ondasunen behin betiko zerrenda aldatzea.

Jendaurrean egoteko epean, pertsonetako bakar batek aurkeztu zituen alegazioak. Azkenean, akordioa lortu da pertsona horrekin eta, beraz, alegazioak eraginik gabe gelditu dira.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea.

Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egin zuen saioan onartu zen Batzar Nagusiaren eskumenak Batzorde Iraunkorraren alde eskuordetzea, nahitaez desjabetzeko espedienteak izapidetzeko.

HITZARTU DA:

1.–Behin betiko onartzea Iruñerriko Zerbitzuak, S. A. sozietatearen, desjabetzearen onuradunaren, “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

2.–Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, Berriogoiti eta Berriobeiti herrietako hobi septikoen egoera eskasa delako, eta bai Gipuzkoako errepidearen bi aldeetan kokatuta dauden industriei zerbitzua ematen dieten hobiak hobetu behar direlako, eragin zuzena baitute Txulapain ibaian. Beste alde batetik, aintzat hartuta nekazaritzako lurzatien lurzoruen ezaugarriak eta eraiki beharreko kolektoreak igaro behar duen sakonune txiki batean kokatuta daudela, agorraldian egin behar da, lurzatietara ongi iritsi ahal izatea eta lurzati lehor eta drainatuekin hondeatze-lanak egin ahal izatea ahalbidetzeko.

3.–Ezartzea Iruñerriko Zerbitzuak, S. A. sozietateak agindu beharko duela bere banku-kontuetan nahikoa diru egon behar dela eskuragai ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” obraren desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru-kopuruak ordaintzea ukitutakoei.

4.–Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina dezan okupatu aurreko akta eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

5.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Berriobeitiko udaletxeko iragarki-oholetan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarki berberaren laburpen bat argitaratzea.

6.–Akordio hau jakinaraztea interesdunei, adierazita haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela, aukeran: 1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean. 2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta bi hilabeteko epean. Eta 3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi den egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean”.

Iruñean, 2022ko apirilaren 12an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZARRENDA

Fasea: proiektua

JABEAREN DATUAK

ERAGINAK

KATASTROKO DATUAK

Titularra

Akueduktu zortasuna metro linealak

Zortasun ezarpena (m²)

Okupazioa erregistroak mota

Okupazioa erregistroak

zenbakia

Behin-behineko okupazioak (m²)

Udalerria

Poligono

zenbakia

Lurzati

zenbakia

Erabilera

BE-14

ERDOCIA ARRUABARRENA PETRA ISABEL

129,93

780

T2

2

2.213,40

BERRIOBEITI

14

209

LEHORREKO ALORRA

BE-19

LECUMBERRI DONÁZAR JOSÉ MARÍA

21,69

130

0

479,47

BERRIOBEITI

13

413

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONÁZAR MARÍA SAGRARIO

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA ÁNGELES

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA JOSÉ

LECUMBERRI ESLAVA JESÚS MARÍA

LECUMBERRI ESLAVA PABLO

LECUMBERRI ESLAVA ROSALÍA

BE-25

LECUMBERRI DONÁZAR JOSÉ MARÍA

6,50

39

T2

1

147,41

BERRIOBEITI

13

396

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONÁZAR MARÍA SAGRARIO

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA ÁNGELES

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA JOSÉ

LECUMBERRI ESLAVA JESÚS MARÍA

LECUMBERRI ESLAVA PABLO

LECUMBERRI ESLAVA ROSALÍA

BE-32

LECUMBERRI DONÁZAR JOSÉ MARÍA

0,00

0

0

200,12

BERRIOBEITI

13

398

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONÁZAR MARÍA SAGRARIO

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA ÁNGELES

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA JOSÉ

LECUMBERRI ESLAVA JESÚS MARÍA

LECUMBERRI ESLAVA PABLO

LECUMBERRI ESLAVA ROSALÍA

BE-40

LECUMBERRI DONÁZAR JOSÉ MARÍA

35,50

213

T2

1

710,00

BERRIOBEITI

13

309

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONÁZAR MARÍA SAGRARIO

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA ÁNGELES

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA JOSÉ

LECUMBERRI ESLAVA JESÚS MARÍA

LECUMBERRI ESLAVA PABLO

LECUMBERRI ESLAVA ROSALÍA

BE-76

LECUMBERRI DONÁZAR JOSÉ MARÍA

0,00

0

0

4.364,00

BERRIOBEITI

13

563

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONÁZAR MARÍA SAGRARIO

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA ÁNGELES

LECUMBERRI ESLAVA MARÍA JOSÉ

LECUMBERRI ESLAVA JESÚS MARÍA

LECUMBERRI ESLAVA PABLO

LECUMBERRI ESLAVA ROSALÍA

L2205343

Iragarkiaren kodea: L2205343