82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Xehetasun-azterketa, Iltzarbeko Kontzejuko 4. poligonoko
4. eta 5. lurzatietan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat Iltzarbeko Kontzejuko (Ollaran) 4. poligonoko 4. eta 5. lurzatietarako, Raimundo Munarriz Ollacarizquetak sustatua; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedaturikoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Ollaranen, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2205358