82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Xehetasun-azterketa 8. eta 9. unitate antolatuetan, lerrokadurak aldatzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Urdiaingo Udaleko alkateak, 2022ko apirilaren 4ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketaren espedientea lerrokadurak aldatzeko 8. eta 9. unitate antolatuetan. Sustatzailea Goikoetxe Egintza SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urdiainen, 2022ko apirilaren 6n.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2205279