82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Xehetasun-azterketa, 3. unitate antolatuaren lerrokadurak aldatzeko, Arloska Kaleko 1, 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan

Urdiaingo Udaleko alkateak, 2022ko apirilaren 6ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketaren espedientea, Arloska kaleko 1, 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan 3. unitate antolatuaren lerrokadurak aldatzeko, Izaskun Andueza Elsok aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Urdiainen, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2205278