82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazio espedientea jendaurrean jartzea eta baldintza-agiria onestea “TA-Guardianetik eta TA-Cierzotik
TA-Sernara” lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikorako

Tuterako Udalak, 2022ko martxoaren 28an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Suno Energía 4 SLri eta Suno Energía 5 SLri behar diren herri-lurrak okupa ditzaten proiektu honetarako: “TA-Guardianetik” eta “TA-Cierzotik” “TA-Sernara” doan lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikorako proiektua. Linea hori beharrezkoa da “Guardian” eta “Cierzo” eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak gauzatzeko.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, okupazioa arautzeko baldintza-agiria onetsi zen aipatu linea elektrikorako.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritako 15 eguneko epean, ukitutako pertsonek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2205256