82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntzak emateko 2022an, udako eta eskolaz kanpoko jardueretarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 620854.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/620854).

–Onuradunak:

Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

–Xedea:

pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

  • Udako igerilekuen txartela eta igeriketa ikastaroak.
  • Tafallix hiri kanpalekua.
  • Kirol jarduerak (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol klubenak).

–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

–Zenbatekoa:

3.600 euro. Deialdiko laguntzak egozpen honen bidez finantzatuko dira: “0.23111.4800000.–Gizarte laguntzarako transferentziak”.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2022ko urriaren 5era arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.

–Dirulaguntzaren organo kudeatzailea:

Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2205455