82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 58 eta 59 lursailetan. Hasierako onespena

2022ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, Sunbillako Udalak hasierako onespena eman zion Hiri Jarduketarako Plan Bereziari, Sunbillako 1. poligonoko 58 eta 59 lursailak, etxebizitza eraikitzeko erabilera emateko.

Sustatzaile: Nekane Agirre Saldias.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Sunbillan, 2022ko apirilaren 4an.–Alkate andrea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2205293