82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Amaya Kirol Hiriarekin sinaturiko
hirigintza-hitzarmenean. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-22 (9/CU).

«Ikusirik “Amaya Kirol Hiriaren hirigintza-hitzarmenaren aldaketa, 2001eko abenduaren 17koa”, Jose Ramón Azkoiti Azketak 2022ko martxoaren 25ean aurkeztutakoa Amaya Kirol Hiriaren ordezkari gisa; ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta bat etorriz Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenekin, eta Plangintzako zuzendariak eta Hirigintzako kudeatzailearen albokoak sinatutakoarekin (biak ere 2022ko martxoaren 25ekoak), honako hau erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea “Aldaketa, Amaya Kirol Hiriarekin 2001eko abenduaren 17ko hirigintza-hitzarmenean”. Aldaketa Iruñeko Udalak eta Amaya Kirol Hiriak sinatu behar dute.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta tokiko prentsan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Amaya Kirol Hiriari».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2205299