82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio araubidean, 2022an laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 620163.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/620163).

Ekintza humanitarioak barne hartzen ditu hondamendien biktimei laguntza eta babesa emateko ekintzak, hondamendien arrazoia fisiko-naturala edo klimatikoa izan nahiz gizakien ekintzen ondorio izan, bai eta indarkeria orokorraren eta gatazka armatuen ondorioak pairatzen dituzten biktimei ere, barne direla biztanleria-lekualdatze behartuak. Horren barnean sartzen da premiaz bidaltzea oinarrizko ondasun eta zerbitzuak –hala materialak nola pertsonalak– kaltetutako pertsonei laguntzeko eta haiek babesteko, bai eta hondamendiak prebenitzeko eta haietarako prestatzeko ekintzak ere, kaltetutako pertsonen biziraupena bermatzeko eta haien sufrimendua arintzeko.

Deialdi honetara GGKEak aurkezten ahalko dira, baldin larrialdietako jarduketa humanitarioak egiten badituzte, tamaina txikikoak, edozein eremu geografikotan, eta horiek 2022an hasten badira gauzatzen. Modalitate honen barruan sartzen dira larrialdi egoeran edo berehalako arrisku larrian dauden herrialde edo komunitateetan zuzenean jarduteko programak. Bereziki, honako jarduketa hauek:

–Prebentzioko eta/edo biktimak babesteko zerbitzu edo programak.

–Material edo ekipo sanitarioak erostea edo bidaltzea, barne direla pertsonen oinarrizko beharretarako hornidurak eta/edo laguntza (elikadura, higienea, osasuna).

–Oinarrizko azpiegiturak berreraikitzea edo birgaitzea, halakoak kalteturik gertatu direnean hondamendi naturalen edo gatazka armatuen ondorioz, edo gizakiek eragindako beste batzuen ondorioz.

Iruñean, 2022ko apirilaren 6an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2205252