82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Borondatezko birpartzelazio proiektua U.A. 1.4-A exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, U.A. 1.4-A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuari dagokiona, Juan Ángel Contín Carlosenak, Maite Madoz Báñezek eta Alfonso Ventura Amatriainek sustatua.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2022ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2205359