82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Muruzabalgo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen lur-ondasunen balorazio txostenaren proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://muruzabal.sedelectronica.es/transparency/dfbe455f-3cd8-4e28-94a9-3c3155df1ca8/), interesdunek kontsultatu ondoren bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Muruzabalen, 2022ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2205257