82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Epatze deia, administrari-ofizial lanpostu bat (Katastroa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako 22-00018 gora jotzeko errekurtsoan

Carlos Carrasco Navarrok 22-00018 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, kalifikazio epaimahaiak 2021eko abenduaren 12an egindako aktaren aurka. Akta horren arabera, azterketa bat baliogabetu zen, eta beste proba teoriko bat ezarri zen, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean administrari-ofizialaren lanpostu bat (Katastroa) betetzeko.

Horregatik, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2205357