82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UO-6 unitatean, 5. poligonoko 92. lurzatian. Hasierako onespena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak apirilaren 11n eman 429/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen baten proposamena UO6 exekuzio unitaterako, 5. poligonoko 92. lurzatian; halaber, hura jendaurrean jartzea erabaki zen. Hitzarmenaren xedea da Martzillako Udalari dagokion aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordeztea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2022ko apirilaren 8n.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2205282