82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Leringo Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Leringo udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webgunean (www.lerin.es), egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lerinen, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2205502