82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2. poligonoko 291. lurzatiaren okupazioa, 6 erlauntz paratzeko. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2022ko apirilaren 5eko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2. poligonoko 291. herri-lurzatiaren zati bat okupatzeko espedientea, 6 erlauntz paratzeko.

Bigarrena.–Onestea “Okupazioa arautzen duen baldintza tekniko eta administratiboen agiria”. Horrek herri-lurren karga arautuko du, 6 erlauntz paratzeko.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia paraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurreko aldian alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da 2. poligonoko 291. herri-lurzatiaren zati bat okupatzeari buruzko hasierako erabakia, 6 erlauntz paratzeko.

Bosgarrena.–Espedientea izapidetzen segitzea, 2. poligonoko 291. herri-lurzatiaren zati bat okupatzeko espedientea hasteko eta karga eratzeko erabakia behin betikoa bilakatu ondoren, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Legardan, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2205287