82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Xehetasun azterketa, 20. poligonoko 413. lurzatian. Hasierako onespena

Larraungo alkateak, 2022ko apirilaren 12ko 25/2022 Ebazpenaren bidez, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun azterketa Larraungo 20. poligonoko 413. lurzatirako, Ibon Laplace Atuchak eta Irune Etxebeste Olanok sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Mugiron (Larraun), 2022ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2205480