82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lakuntzako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

Sierra eta Basabea mendia (Nafarroako onura publikoko mendien katalogoko 527 zenbakia); 126.014,20 euroko balorazioa du (BEZa kanpo). Larizio pinuak eta pinu gorriak dira.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Lakuntzako Udaleko erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (14:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Lakuntzako Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Lakuntzan, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2205544