2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Herri-lurrak lagatzea parke fotovoltaiko bat jartzeko.
Hasierako onespena
1. Fontellasko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen aldatzea, parke fotovoltaiko bat jartzeko, herri-lurrak lagatzea arautuko duen administrazio klausulen agiria, puntu honetan, hain zuzen:
Lehena.–Baldintza hauen xedea da hurren zehaztuko diren lurzatien zati baten erabilera lagatzea, erabilera hori Solen Solen Energía Ribera SLUri laga dakion, 30 urteko epean, Gobernuak lagapena baimentzeko erabakia hartu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Ez da luzapenik ezartzen, eta hori izanen da lagatzeko gehieneko epea.
Desafektatuko diren lurzatiak eta azalerak honako hauek dira:
POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA m² |
5 | 65 | 222.855 |
5 | 73 | 180.228 |
6 | 18 | 95.061 |
6 | 14 | 250.688 |
GUZTIRA | 748.832 |
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, bete beharrez xedaturik dagoena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Fontellasen, 2022ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L2205424