82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 4. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 7ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat. Plan horretan, Enerizko katastroko 1. poligonoko 4. lurzatiaren hirigintza-baldintzak aldatu ziren, jatorrizko lurzatia bereizi eta bi lurzati independentetan zatitu ahal izateko, indarrean dagoen araudiak esleitutako eraikigarritasuna handitu gabe.

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan epe horretan.

Eneritzen, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2205300