82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2022an euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzena (guraso-elkarte, ikastetxe eta kultura elkarteendako). Laburpena

DDBN (Identif.): 621524.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/621524).

Tokiko Gobernu Batzarrak onartua, 2022ko apirilaren 12an.

Diruz lagunduko diren jarduerak honako hauek izango dira:

–2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 14ra bitartean egindako jarduerak.

–Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

–Euskararen erabileraren aldeko motibaziora eta sentsibilizaziora bideratutako jarduerak.

–Euskarazko tokiko argitalpenak eta hedabideak.

–Euskarazko literatura zabaltzea eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten jarduerak.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia:

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Burlatan, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2205588