82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa San Agustin kaleko 1ean. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Berriozarko San Agustin kaleko 1ean igogailua paratzeko, eraikin horretako jabeen erkidegoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea kontsultagai egonen da www.berriozar.es egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

Berriozarren, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2205275