82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 508. lurzatian. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 7. poligonoko 508. lurzatirako (Padre Madoz kaleko 14 zenbakia), Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestaturiko 2022ko martxoaren 6ko agiriaren arabera. Sustatzailea Ainhoa Echeverria Jimeno da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2205271