82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bake epaileak 2022ko apirilaren 19an emandako autoaren bidez, baimena eman zen nire aurrean ezkontza egiteko. Ezkontza hori 2022ko apirilaren 30ean izango da, 13:00etan, Muniain Iguzkitzan.

40/2015 Legearen 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Ezkontza hori egiteko nire eskumena udal honetako zinegotzi Carlos Hueda Diezen esku uztea.

Aberinen, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2205759