82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira deialdi honetako oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 25eko 878E/2021 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan, argitaratua). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2205645