82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, hautagai-zerrenda bat eratzeko, aldi baterako bete dadin, hautaproben bidez, administrari-ofizialaren lanpostua

Ikusirik badela akats bat deialdi honen iragarkian: deialdia, hautagai-zerrenda bat eratzeko, aldi baterako bete dadin, hautaproben bidez, administrari-ofizialaren lanpostua (argitaratu zen 2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an); bidezkoa da zuzenketa egitea.

Hala esaten da iragarkian: “Oharra: gai guztiak baloratuko dira jarraikiz deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari; nolanahi ere, egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahal ditu epaimahaiak”.

Honela dioen lekuan:

“–Administrazio elektronikoa. 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa. 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzkoa”.

Honako hau behar du:

“–Administrazio elektronikoa. 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa”.

Lakuntzan, 2022ko apirilaren 7an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2205172