82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Epatze deia, administrari-ofizial lanpostu bat (katastroa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako 22-603 gora jotzeko errekurtsoan

María Rosario Gómara Ochoak 22-603 gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Murchanteko Alkatetzak, 2022ko otsailaren 12an, deialdi honetako lehen ariketa egiteko zitazioari buruz emandako ebazpenaren aurka: administrari-ofizial lanpostu bat (katastroa), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Horregatik, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2205233