82. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKAROZE

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko, eta akats zuzenketa “A-Laneko esperientzia” merezimendu-baremoko A1 eta A2 puntuazioetan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 6ko 23/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi da deialdi honetan: izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko (D mailarekin/taldearekin parekatua), Ezkarozeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdia eta hura betearazteko oinarriak argitaratu ziren 2022ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean. Behin bukaturik izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea (2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa), izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da.

Lehen ariketa eginen da 2022ko maiatzaren 10ean, asteartearekin, 10:00etan, Ezkarozeko udaletxeko bilkura aretoan.

Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokide bat. Probetara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Akatsa atzeman da A.1 eta A.2 apartatuetako gehieneko puntuazioaren batuketan, “A-Laneko esperientzia (14 puntu gehienez)” merezimendu-baremoan. Hona hemen zuzenketa:

Honela dioen lekuan:

“A.1. Udaletan edo entitate publikoetan, zerbitzu anitzetako enplegatu lanean (D edo C maila) emandako urte bakoitzeko: puntu bat, eta gehienez ere 8 puntu. Urte zatikiak proportzioan baloratuko dira.

A.2. Udaletan edo entitate publikoetan, zerbitzu anitzetako enplegatu lanean (E maila) emandako urte bakoitzeko: 0,75 puntu, eta gehienez ere 4 puntu. Urte zatikiak proportzioan baloratuko dira.”

Honela behar du:

“A.1. Udaletan edo entitate publikoetan, zerbitzu anitzetako enplegatu lanean (D edo C maila) emandako urte bakoitzeko: puntu bat, eta gehienez ere 9 puntu. Urte zatikiak proportzioan baloratuko dira.

A.2. Udaletan edo entitate publikoetan, zerbitzu anitzetako enplegatu lanean (E maila) emandako urte bakoitzeko: 0,75 puntu, eta gehienez ere 5 puntu. Urte zatikiak proportzioan baloratuko dira.”

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ezkarozen, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ANSOAIN SEVILLANO, IGNACIO

ARANA OLORÓN, JULIO

ARRARÁS POLAINA, AITOR

AZNAREZ BURGUETE, JESÚS

BRACO REDIN, AUREO

CÍA ESEVERRI, DANIEL

CUADRA CUADRA, JOSU

ESEVERRI VILLANUEVA, EKAITZ

IRIBARREN GARCÍA, OIER

IRIBARREN RODRIGUEZ, ANE

IRISARRI GONZÁLEZ, IGNACIO

ISO TORREA, AITOR

IZAL LUS, JUAN ESTEBAN

LANDA RECALDE, JAVIER

UDI MANCHO, RAÚL

–Baztertuak:

GOÑI BIURRUN, IOAR

Arrazoia: honako dokumentazio hau ez aurkeztea:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.

c) Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Lehiaketaldian baloratzeko aurkeztu diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak, edo horien kopiak; eskabidean, adierazi beharko dira lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak.

Iragarkiaren kodea: L2205228