81. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04234 JV/oc espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ignacio Elizondo Juanicotena.

Helbidea: Etxegaraia - Gartzain-31730-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Errekatxar.

Eskatutako emaria: 3 l/s-koa.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilera eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko, HDPEzko hodi bat erabiliko da, 3/4 hazbeteko diametrokoa. Hodi horrek hormigoizko kutxatila batera bideratuko du ura; kutxatila hori 1,00 x 0,50 m-koa da, eta ibairantz doan gainezkabidea dauka. Biltegi horretatik hodi bat ateratzen da, 3/4 hazbeteko kanpo diametroa eta 250,00 m-ko luzera duena, eta ixteko giltza bateraino eta baserriaren ondoan dagoen zorrotada bakarreko kontagailu bateraino doa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko martxoaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2204869