81. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

44E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Lesakako Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 444. eta 387. lurzatiei eta 180. lurzatiaren zati bati dagokienez. Sustatzailea Lesakako Udala da.

Lesakako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedienteak xede du katastroko honako lurzati hauei aplikatzekoak diren hirigintza-antolamenduko determinazioak ezartzea: Lesakako 1. poligonoko 180. lurzatia (partez) eta 387. eta 444. lurzatiak, SR-7 sektorearen UE-26 unitatetik kanpo daudenak, AR-4 delakoan. Zehazki, proposamena da 387. lurzatiak exekuzio unitate berri bat osatzea (UE-30) SR-7 sektorearen barruan, AR-4 delakoan, eta lurzoruaren sailkapena aldatzea 180. lurzatiaren zati batean eta 444.ean, lurzorua urbanizaezina izan dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 566E/2021 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen Lesakako Udal Planaren aldaketari buruz, UE-30 exekuzio unitateari dagokionez. Sustatzailea Lesakako Udala da.

Ebazpen hori 2021eko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Lesakako Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 444. eta 387. lurzatiei eta 180. lurzatiaren zati bati dagokienez. Sustatzailea Lesakako Udala da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Etxebizitza Zerbitzuari, Klima Aldaketaren Atalari, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Lesakako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 25ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2204562