80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Eguesibarko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutia zein udal-mugartetan dagoen: Eguesibar.

Barrutia osatzen duten lursailak: Eguesibarko udal-mugarteko Udalaren herri-lurrak (Ustarrozko herri-lur zaharra eta Egulbatiko herri-lurra), hala erabakitzen duten ibarreko kontzejuen lurralde-eremuko lurrekin batera.

Barrutiaren titularra: Azpako Kontzejua.

Sarrigurenen, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2205143