80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

179E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak, emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen deialdian atzemandakoa; deialdi hori Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 29an emandako 153E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. DDBN identifikazioa: 617961.

Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 29an emandako 153E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen deialdia.

Ikusirik Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita atzemandako akatsa zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazioek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horrez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak hauxe ezartzen du:

“1. Egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaio errebokatzea kargak ezartzen dituzten egintzak edo pertsonen kalterako diren egintzak, eta zuzentzea administrazio-egintza eta xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak.

2. Akatsen zuzenketan, horrek dakartzan ondorio juridikoak zehaztu beharko dira, horrelakorik baldin badago. Jakinarazi edo argitaratu diren egintzak izanez gero, zuzenketak ere nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko dira.”

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen deialdia, zehazki zazpigarren oinarriaren 4. puntuaren testua; deialdi hori Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 29an emandako 153E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Hau da testu berria:

“4. C) modalitaterako (garapeneko programak) soilik. Bigarren puntuko mugaz gainera:

a) Entitate bakoitzak gehienez ere bi programa aktibo izan ditzan,

–2022an aurrekontu-konpromisoa eta programa onartua duten entitateek eskaera bakarra aurkezten ahalko dute.

–2022an aurrekontu-konpromisoa duten bi programa onartuta dituzten entitateek ezin izanen dute eskaerarik aurkeztu modalitate honetan.

b) Ez da eskaerarik aurkezten ahalko A) modalitatean (mikroekintzak)”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara dadila agintzea.

3. Jakinaraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 13an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2205551