80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-10 oinarrizko unitaterako.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-22 (8/CU).

Iraganik hasierako onespenaren jendaurreko aldia ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-10 oinarrizko unitaterako xehetasun-azterketari dagokionez (JOB 17-01-2022-3/US, 2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 3an), eta ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2022ko otsailaren 8koa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2022ko martxoaren 10eko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-10 oinarrizko unitaterako, Intercentros Ballesol SAk sustatua. Haren helburua da definitzea unitate horretako eraikinen konposizio batasuna eta sestrak.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Intercentros Ballesol SA sustatzaileari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2205423