80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak emateko 2022rako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 620346.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/620346).

–Deialdiaren helburua:

Arautzea Lizarrako Udalak emanen dituen dirulaguntza hauek: gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak 2022rako.

Dirulaguntzaren helburua da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak gauzatzen dituzten proiektuei. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, laguntza, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen inguruko sustapena eta sentsibilizazioa.

–Onuradunak:

Dirulaguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza soziala bertan badute.

–Oinarri arautzaileak:

Gizarte ekintzaren arloko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteei dirulaguntzak emateko 2022rako.

–Zenbatekoa:

Deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2022ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2205283