80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

VI. “Piriniotar behi arraza” argazki lehiaketa. Laburpena

DDBN (Identif.): 620097.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/620097).

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 7an egin bilkuran, onetsi zituen VI. “Piriniotar behi arraza” argazki lehiaketarako oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Lehiaketa irekia da eta parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta betetzea dakar.

Bigarrena.–Xedea.

2022ko irailaren 24 eta 25ean ospatuko den Behi-Azienda Piriniotarraren XXXIII. Lehiaketa-Enkante Nazionala iragarriko duen kartel eta eskuorrirako argazkiak aukeratzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Epaimahaiak hiru (3) argazki hoberenak sarituko ditu:

1. saria: 400 euro.

2. saria: 200 euro.

3. saria: 100 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Aurkezteko epea bukatuko da 2022ko ekainaren 20an, arratsaldeko 14:00etan (astelehena).

Baztanen, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2205217