8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Herri-lurraren okupazioa, 1. poligonoko 175. lurzatian. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoz, Telefónica de España SAUk Uharte Arakilgo 1. poligonoko 175. lurzatian 13 m2-ko luzera duen herri-lurra okupatzea, 1007. zenbakiko zurezko zutoinetik Martigarroko oinarri-estazioaren kokalekuraino. Zati horretan kableak lurperatzeko 80 cm-ko sakonerako eta 40 cm-ko gehieneko zabalerako zanga bat eraikiko da, PVCko bi hoditeria paratzeko (63mm-ko sekzioa eta hormigoizko M motako kutxeta aurrefabrikatua, 40x40cm-koa), dagokion baldintza agiriari jarraikiz.

Espedientea interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurrean dagoen bitartean inork ez badu aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; hartara, loturik egonen da desafektazioa eta okupazioa onestean Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen baldintzetara.

Uharte Arakilen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2118143