8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Milagroko udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza, ez baitu baliorik, indarrean jarri delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.

Indargabetzearen berri ematen duen erabakia 30 egun baliodunean egonen da ikusgai Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak jar ditzaten.

Erreklamazio edo oharrik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geratuko da.

Milagron, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2200009