79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE, ELGORRIAGA, ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALEN ELKARTZEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Udalen Elkartzeak, 2021eko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra (7. NAOn argitaratu zen 2022ko martxoaren 7an).

Jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Foru lege horren 277.1 artikuluak ezarritakoa bete beharrez, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK (Hasierako aurreikuspenak):

1.–Langileen lansariak: 54.500,00 euroak.

2.–Ondasun eta zerbitzuen gastuak: 2.300,00 euroak.

Guztira: 56.800,00 euroak.

DIRU-SARRERAK (Hasierako aurreikuspenak):

4.–Transferentzia arruntak 56.800,00 euroak.

Guztira: 56.800,00 euroak.

Zubietan, 2022ko apirilaren 8an.–Lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2205361