79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zabaltzako Kontzejuko Batzarrak, 2022ko martxoaren 4an eginiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten Idazkaritzan, eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta, hala, beteko da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Zabaltzan, 2022ko martxoaren 7an.–Kontzejuko burua, Joaquín Galar Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2205130