79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2022ko apirilaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2022ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Torres del Rion, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2205187