79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Torres del Ríoko Udalak, 2022ko apirilaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen erakunde honen 2022ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, zehaztuta nork betetzen dituen; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluek ezarritakoari, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin loturik (2ko 6/1990 Foru Legeak hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta 2/1995 Foru Legeak, berriz, hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Torres del Rion, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2205184