2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTIN UNX
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeari jarraikiz (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea), San Martin Unxeko Udalak sustatu du tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua. Horregatik, aditzera ematen du espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost eguneko epean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektuko barruti horretan sartzeari.
Ehiza barrutiak San Martin Unxeko udal-mugartea hartzen du.
San Martin Unxen, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2205232